Produkzioa

Gaur egun 2.500 metro koadroko produkzio-gune bat dugu, 5.000 metrora zabaltzeko aukera duena. Meliden, A Coruñan, dago, eta urtean 250.000 metro lineal ekoizteko gaitasuna dugu.

Lau ordezkaritza hauek osatzen dute saldu ondorengo merkataritza eta zerbitzu sarea: Madril, Bartzelona, Sevilla eta A Coruña. Sare horren bitartez, gaur egungo merkatuaren premiei erantzun diezaiekegu, eta Estatuko edozein lekutara gehienera ere 24 orduko epean iritsiko garela bermatzen dugu. Merkatari bat joaten da hornitu beharreko lekura, instalazioa jarriko den lokalaren ezaugarriak ikusteko eta erabiltzailearekin batera premiak eta ezaugarriak zehazteko.

Bildutako informazio horretatik abiatuta, gure bulego teknikoak proiektu bat egingo du, espazioa ahal beste optimizatzeko helburuarekin. Eskaintzen diren irtenbideak pertsonalizatuak dira, eta lokal bakoitzaren neurrietara eta biltegiratu behar den objektuaren neurrietara egokituko dira. Espazioa ahalik eta ondoen aprobetxatzea da helburu nagusia. Urte hauetan guztietan, gure bulego teknikoan barne ikerketako, garapeneko eta berrikuntzako (I+G+B) proiektuak ere kudeatu dira, eta produktu eta osagai berriak erantsi dizkiegu gure merkataritza aukerei.

Gaur egun sei produktu marka ditugu erabat garatuta: OFI-KIT mini-konpaktua konpaktuen familia, E-DISC eskuz mugitzeko armairuak, ELOGIC armairu automatizatuak eta GRENBLOCK golf clubetako ekipamenduak. BLOCKART –museo eta pinakoteketako ekipamenduak– eta STANDBOOK –liburutegietarako altzariak– osagaiek osatzen dituzte gure aukerak.

Orain dela gutxi ELOGIC en eboluzio berri bat osatu dugu. Espazioa altueran gehiago aprobetxatzeko aukera ematen duen sistema da. ELOGIC/Plus-ek aukera ematen du solairuarte bat edo bi sortzeko, zortzi metroko altuerara bitartean.