BLOCKART

BLOCKART

Artelanen biltegia

 

Zure artelanentzako baldintzarik onenak

Museoetan, Pinakoteketan, Arte Aretoetan eta abarretan, artelanen bolumena etengabe handitzeak artxibatzeko eta biltegiratzeko sortzen dituen premiei erantzuteko helburuarekin diseinatu da BLOCKART. Gure sistemek konponbide eraginkorrak, berritzaileak, seguruak eta errentagarriak eskaintzen dizkiete zure espazio arazoei.


BLOCKARTek hainbat osagarri ditu, artxibatutako objektuak eta lanak ahalik eta baldintza onenetan egon daitezen.



Espazioaren optimizazioa

BLOCKARTek bi aukera ematen ditu: orrazi esekiak eta orrazi gurpildunak.


Kasu bakoitzean, helburu nagusia espazioa ahalik eta ondoen optimizatzea eta instalazioa biltegiratu nahi den objektura egokitzea da.

 

Bi aukerek dute orrazia, eta horren gainean esekitzen edo bermatzen dira lanak. Erretikula ugari ditu, formatuak eta tamainak banatzeko eta nahasteko orduan aukera bat baino gehiago edukitzeko.


Orrazi esekiak, espazio handietarako

Orrazi esekien sistema egitura autoeramaile baten gainean muntatzen da, zoruaren gainean. Orraziak aurrealdetik ateratzen dira, heldulekuaren gainean trakzio indar txiki bat eraginez. Aukera hau 2,5 metrotik gorako altuera duten lokaletarako gomendatzen da.


Orrazi gurpildunak

Orrazi mota hauek 2,5 metrotik beherako altuera duten lokaletarako gomendatzen dira. Alborantz mugitzen dira eta korridore bakar bat nahikoa da edukietara iristeko, edonon daudela ere.

Mugitzeko mekanismoak eskuzkoak (heldulekua) edo bolanteak izan daitezke, eta indar gutxiago egiteko mekanismo bat du. Bolantearen mekanismoaren bitartez, modulu bat baino gehiago mugi daitezke aldi berean.

BLOCKART ekipoei itxitura orokor bat jar diezaieke, multzo osoa blokeatzeko eta zabaldu dadin eragozteko.

BLOCKART orrazi gurpildunak erresistentzia handiko altzairu kalibratuko errailen gainean mugitzen dira. Zuzenean zoruaren gainean jar daitezke edo zoruan sartuta.

Plataforma aukera instalatzeko ez da inolako obrarik egin behar.

 

Errailak zuzenean zoruaren gainean berdintzen dira, eta arrapala perimetral bat jartzen da, garraio gurdiekin errazago iristeko.

Lurrean sartzeko aukera zuzenean obran egin daiteke, atzealdetik jasota edo lurrean erretenak eginez.