EFIX

EFIX

Metalezko apalategi finkoa

Kudeaketa eraginkorragoa

Ezagutza gakoa izan da beti, arrakasta lortzeko orduan. Une egokian informazio zehatza eskura izatea erabakigarria izan daiteke. Espazioa, ordena, irisgarritasuna eta kontserbazioa funtsezko terminoak dira edozein artxibo kudeatzeko.

EFIX apalategiek artxiboak modu eraginkorragoan kudeatzen lagunduko dizute, ordena handiagoa lortuz, irisgarritasuna hobetuz eta artxibatutako dokumentuen kontserbazio maila handitzeko irtenbideak emanez. Metalezko apalategiak modularrak dira, erraz muntatzeko modukoak. Egitura zabaldu edo aldatzeko aukera ematen dute, baita gerta litezkeen kokapen aldaketetan material guztia berriro erabiltzeko aukera ere. Gerora jar litezkeen armairu trinko mugikorren instalazioetara egokitzeko aukera ere ematen dute.

Apalategien aldakortasunari esker, hainbat gehigarri eta osagarri erantsi daitezke, artxibo bakoitzaren beharretara egokitzeko (karpeta esekietarako apalategiak, ikus-entzunezko materiala, aldizkariak gordetzekoa/erakustekoa, apalategi ateragarriak, kontsultarako erretiluak, hagaxkadun liburu-euskarriak, metalezko bereizgailuak, ate zabukariak…). Osagai nagusiak hauek dira:

Apalategiak

Metro lineal bakoitzeko 100 kg-ko karga-edukiera dute, eta tarteko panel eta bastidoreetan eusten dira, jartzeko eta kentzeko errazak diren kakoen bitartez (ez da inolako tresna edo gehigarririk behar horiek jarri eta kentzeko). 25 mm bakoitzeko graduatu daitezke, modu independentean, apalategiaren alde bakoitzetik.

Kanpoko albo-aldeak

(aurreko eta atzeko panela). Pieza bakarrean daude eraikita, leundutako eta hotzean laminatutako altzairu plantxan, 1 mm-ko lodierakoa. Kanpoko aldean, izenburu-bisorea dute, apalategien edukia identifikatu ahal izateko.



Tarteko bastidoreak

Apalategien barnealdea bi modulutan edo gehiagotan bereizten duten elementuak, horien luzeraren arabera. Egitura lau profil bertikalekin osatuta dago, panel bereizgarriekin estalita, dokumentuak mugitu eta jaustea saihesteko.

Atzeko aldekoak

Apalategi bikoitzen bi aldeak bereizi eta independizatzen dituzten elementuak dira, dokumentuak mugitzea saihesteko. Era berean, egiturari erabateko egonkortasuna ematen diote, txarrantzatze-tenkatzaileak jartzea saihestuta.

Oin nibelatzaileak

Apalategiari eusten diote, eta nibelatu egiten dute.

Txarrantzatze-tenkatzaileak

Bastidoreak gogor txarrantzatzen dituen eta egiturari erabateko egonkortasuna ematen dioten elementuak dira. Biratze-tenkatzaileak ditu bertikaltasuna doitzeko.


Estetika, funtzionaltasuna eta sendotasuna

Instalazioak pertsonalizatzeko aukera eskaintzen diegu bezeroei, RAL kartaren bitartez kolorea aukeratuta. Estetika, funtzionaltasuna eta trinkotasuna ezinbesteko eskakizunak dira gure artxibo-sistemen etengabeko bilakaeran.