EDISC

EDISC

Armarios compactos

Zure artxibategia martxan jartzen dugu

Ezagutza funtsezkoa izan da, beti, arrakasta lortzeko.
Une egokian beharrezko informazioa edukitzea erabakigarria izan liteke. Espazioa, ordena, irisgarritasuna eta kontserbazioa funtsezko hitzak dira edozein artxibategiren kudeaketan.

E-DISC ek zure artxibategiaren kudeaketa eraginkorragoa egiten lagunduko dizu, eta, horretarako, ordena erraztuko dizu, irisgarritasuna hobetu eta irtenbideak eskainiko dizkizu, artxibatutako dokumentuen kontserbazioa optimizatzeko eta espazioa hobeto aprobetxatzeko.


Kudeaketa eraginkorragoa

EDISC armairu konpaktuak errailen gainean lerratzen dira, eta zerbitzuko korridore bat nahikoa da artxibategiko edozein gunera iristeko. Artxibatzeko objektuaren neurrira eraikia denez eta dagoen espaziora egokitzen denez, edozein egoeratan gehienezko edukiera lortzeko aukera ematen du.
Mugitzeko, nahikoa da presio pixka bat egitea eragiteko diskoan kokatutako bola baten gainean. Ahalegin gutxiago egiteko sistemari esker, hainbat armairu mugiarazi daitezke aldi berean.

Metalezkoa denez, babes-maila handia eskaintzen du, suteak sortuta ere. EDISC ekipoek itxitura orokor bat dute, multzo osoa blokeatzen duena eta zabaltzea galarazten duena.


Espazioa handitu egiten dugu

EDISC armairuekin bikoiztu egin dezakezu artxibategiaren edukiera. Ohiko apalategi finkoetan modulu bakoitzeko sartzeko korridore bat behar da. EDISC ekin, aldiz, nahikoa da korridore bakar bat, artxibategiaren edozein gunetara iristeko.

Askotan, berreskuratutako espazioaren balio ekonomikoak inbertsioa amortizatzen du. Handitzeko aukera ematen du, eta, moduluen bidez eraikia denez, erraza da material guztia berriro erabiltzea, lekuz aldatu behar izanez gero (lekualdaketak).


Estetika, funtzionaltasuna eta sendotasuna

EDISC armairu konpaktuek osagai ugari dituzte artxibategi bakoitzaren premietara egokitzeko. Gure bezeroei instalazioa pertsonalizatzeko aukera eskaintzen diegu: RAL kartaren araberako koloreak eta beste akabera batzuk hautatzeko aukera. Estetika, funtzionaltasuna eta sendotasuna izan dira beti gogoan izan ditugun baldintzak gure artxibo sistemetan. Hogei urtetik gorako eskarmentua da gure bermea.

Edukieraren konparazioa, apalekin edo EDISC.