ELOGIC

ELOGIC

Artxibategi adimenduna

Punta-puntako teknologia zure artxibategian. ELOGIC en ez da ahaleginik egin behar, eta armairuak manipulatzeko erabateko segurtasuna bermatzen duten osagaiak erabiltzen ditu.

ELOGIC ek zure artxibategia modu eraginkorragoan kudeatzen lagunduko dizu, ordena erraztuko dizu, irisgarritasuna hobetuko du eta irtenbideak eskainiko dizkizu artxibatutako dokumentuen kontserbazioa optimizatzeko eta espazioa hobeto aprobetxatzeko.


Adimenduna eta segurua

ELOGIC armairu konpaktuak automatikoki mugitzen dira. Armairu guztiek ukipen-panel bat dute aurrealdean, eta horren bitartez aktibatzen da armairuaren mugimendua eta kudeatzen dira azken belaunaldiko ekipo elektronikoak aukeran ematen dituen funtzio guztiak. Arin ukitzea nahikoa da nahi den agindua emateko. Artxibategiko gune jakinetara iristeko baimena emateko edo ukatzeko funtzioak, ireki eta itxi aukerak modu automatikoan programatzea, armairuak mugitzeko abiadura aldatzea, etab. dira ELOGIC ek eskura jartzen dizkizun aukeretako batzuk.

ELOGIC instalatzeko 220 V-ko korronte-hartune konbentzional bat baino ez da behar. Kontsumo baxua du, eta, hori dela eta, etenik gabeko elikadura ekipoetan jar daiteke (SAI).

ELOGIC ek, windows ingurunean dabilen programa baten bitartez, bere funtzionamendu parametroak aldatzeko aukera ematen du.

PCarekiko komunikazioa sare-konexio bidez edo wi-fi bidez egin daiteke.


Gorago iristeko aukera

ELOGIC en aplikazioak altuera handiko lokalei ahal besteko etekina ateratzeko aukera ematen du. ELOGIC en bitartez, 3 metrotik gorako armairuetan solairuarteko maila erantsi daiteke. Kasu horretan, armairuak panel ukigarri bat du maila bakoitzean. E-LOGICek, halaber, armairuetan argi-ekipoak jartzeko eta modu automatikoan kudeatzeko aukera ere badu.


Zure artxibategia gurpil gainean

ELOGIC armairuak erresistentzia handiko altzairu kalibratuko errailen gainean lerratzen dira. Zuzenean lurrean jar daitezke, edo lurrean bertan sartu.

 

“Plataforma” aukera instalatzeko, ez da inolako lanik egin behar. Errailak bertako zoruaren gainean finkatzen dira, eta libre gelditzen diren tarteak beste material batzuekin betetzen dira (era askotako zoruak), inork estropezu egin ez dezan. Arrapala perimetral bat du erantsita, bertara garraio gurdiekin iristeko.

“Horma” aukera zuzenean obran egin daiteke (oinarria), atzealdetik handituta edo bertako zoruan erretenak eginez.


Espazioa hobeto baliatzen dugu

ELOGIC armairuen bitartez bikoiztu egin daiteke zure artxibategiaren edukiera. Ohiko apalategi finkoetan, korridore bat behar da modulu bakoitzera sartzeko. ELOGIC en, aldiz, nahikoa da korridore bakar bat artxibategiaren edozein gunetara iristeko. Handitzeko aukera ematen du, eta, modulu bidez eraikitzen denez, beste lokal batera aldatu behar izanez gero, erraz erabil daiteke berriro material guztia.


Estetika, funtzionaltasuna eta sendotasuna

ELOGIC armairu konpaktuek osagarri ugari dituzte, artxibategi bakoitzaren premiatara egokitzeko.

 

Gure bezeroei instalazioa pertsonalizatzeko aukera eskaintzen diegu: koloreak RAL kartaren arabera eta beste akabera batzuk hautatzeko aukera. Estetika, funtzionaltasuna eta sendotasuna izan dira beti gogoan izan ditugun baldintzak gure artxibo sistemen bilakaeran. Hogei urtetik gorako eskarmentua da gure bermea.

Edukieraren konparazioa, apalekin edo ELOGIC.