OFIKIT

OFIKIT

Bulegoetarako artxibategi konpaktuak

Espazio txikiak baliatzeko diseinatu den mini-konpaktua.

Hainbat osagarri ditu era askotako objektuak gordetzeko, hala nola, karpeta zintzilikariak, artxibo kutxak, armazoi teleskopikoak ikus-entzunezko euskarrietarako, etab.

Eskuz mugitzen da, aurrealdean dagoen helduleku batean presio pixka bat eginez. Errodaduraren oinarria aluminiozko bi ertzez osatuta dago, eta sartzeko arrapala bat du, estropezurik ez egiteko. Bi ertz horien arteko barne-gunean oholtza plastifikatu bat jartzen da.

Instalatzeko, ez da obrarik behar. Erraz muntatzen da, eta erraza da leku batetik bestera eramatea.

Oinarrizko osagaia (gutxieneko egitura) modulu bakun finko batez, modulu bikoitz mugikor batez eta ixteko modulu bakun batez osatuta dago. Multzo hori osagai mugikorren bitartez handitu daiteke.



Armairu multzo bakoitzak giltza bidez ixteko sistema orokor bat du, blokeatzeko; horrela, ez zaio ez argirik ez hautsik sartzen.

Hainbat akabera daude, era askotako inguruneetan erraz txertatzeko. Biniloen bitartez korporazioen irudiak edo logotipoak txertatu daitezke.

Edukieraren konparazioa, apalekin edo OFIKIT.